TrukeAdos - Denbora-trukea / Trueque de tiempo

Kanpo-komunikazioa - Comunicación externa

    Versión de 13:28, 2 May 2024

    a esta versión.

    Volver a Archivo de versiones..

    Ver versión actual

    Antxeta Irratiko "Zebra Bidea" irratsaioan

    Gidoia

    TRUKEADOS EZAGUTZEN
    zer da?

    Zerbitzuak, jakintza eta aisialdia trukatzeko sare bat da, non diru ordez denbora erabiliz edozer gauza eskaini edo eskuratu daiteke, bai norbanakoek baita taldeek ere.

    Askok gurea bezalako truke-sareei denbora-banku deitzen diete, baina guk bankuen izaera ez dugu gustoko, oinarrian oso ezberdinak bait gara:

    • ORGANIKOA: batetik bankuek dirua gorde eta metatzeko balio dute, eta truke-sareek aldiz denbora erabili eta partekatzen dute pertsonen betebeharrak asetzeko. Bankuak materialistak dira eta truke-sareak aldiz organikoak, denbora odola bezela irudikatzen dugu, gure gorputzek ez du kantitate asko behar ondo funtzionatzeko ;), beraz gurean ez dago metaketarik, ez interes tasarik, ez inflaziorik, ezta espekulaziorik ere!!
    • AUTOGESTIOA: bestetik bankuek moneta eta entitate finantzieroak erregulatzen dituzten erakundeen menpe daude (Europako Banku Zentrala edo FMIa), eta gu aldiz gure batzarrean erabakitzen ditugu gure funtzionamendu eta tokiko mikroekonomiaren erabaki guztiak, beraz erabakitzeko autonomia osoa daukagu merkatu finantziero eta kapitalistetik kanpo!!
    • KONFIANTZA: azkenik bankuek diruan oinarritzen dituzte bere harremanak, eta truke-sareetan aldiz pertsonen arteko konfiantzan, beraz truke-sare hau herritarren eskuetan daukagun harremanak indartzeko tresna erabilgarri bat da :)
    noiz ta nola sortzen da?

    Arlo ezberdinetako pertsona multzo bat lankidetza bultzatzeko asmoz elkartu ginen 2012ko udaberrian, eta hurrengo hilabetetan trukaketa-sistema eredu desberdinak aztertzeari jo genion, bide horretan inguruko denbora-bankuak aztertu genituen, Iruñako eta Tolosakoei bisita eginez, eta azken honetan beraien truke-azokan ere izan ginen. Iruñako eredua gustatu zitzaigun, bai erabiltzen zuten software askeko tresna baita beraien antolamendua ere, eta oinarritzat hartu genuen gurea sortzeko. Beraz urte t'erdi betetzear gaude ;)

    nola funtzionatzen du?

    Beste truke-sistemak aztertzerakoan, konturatu ginen gehienak talde berri moduan sortuak zirela eta modu zentralizatuan, gu aldiz Bidasoaldean jada martxan duazkagun modu askotariko taldeentzat autogestio tresna bezala balio izatea nahi genuen, eta honi erantzuteko gure antolamendu-egitura egokiena sare-banatua izan behar zuela ondorioztatu genuen.

    TrukeAdos Bidasoaldeko truke-sare bat da, zein komunitate ezberdinez osaturik dago, eta hauetan bailarako edozein pertsonek parte-hartu dezakete. Beste truke-sistema zentralizatu

    Sarearen antolamendua

    Edozein pertsona-taldek sortu dezake bere komunitatea, horretarako gutxienez dinamizazio lanak egiteko prest dagoen pertsona bat aurkeztuko du bere burua. Dinamizatzailearen arduren artean, bere komunitatea martxan jartzea, izen-emateak, topaketak antolatzea, zerbitzu komunitarioak kudeatzea, komunitateko harremanak eta ekonomia zaintzea, eta hilean behin Bidasoako truke-sareko batzarrean parte-hartzea.

    Komunitateei beraien autogestioan lagungarri izango den tresna izateko, bakoitzak bere kaxa-komuna propioa eduki eta kudeatuko du, eta honek kideen artean zerbitzu komunitarioak eskatzeko edota eskeintzeko aukera emango die, beraien moduan.

    Tresnaren funtzionamendua

    Pertsona batek izena ematen du bere gustukoa den truke-sareko komunitate batean, izen-orri bat osatzen du eta software askean oinarritutako on-line sistema batean izena ematen du. Behin hori eginda, bere komunitateko dinamizatzaileek kontu birtuala aktibatuko dute, 10 orduko kreditua ematen jaiotzeagatik bere eskaintzak eta eskaerak sortzeko aukera emanez trukaketan hasteko ;)

    Izen-emate orria sinatzeak, parte-hartzaileak funtzionamendu-kodean azaltzen diren gomendioen gainean daudela ziurtatzen du, non argi eta garbi uzten da trukaketen erresponsibilitatea edo ardura, zerbitzuan parte hartzen duten pertsonena dela eta ez komunitatearena.

    Tresna erabilera: web bidezko programa informatikoan sartuta, sarean dauden beste pertsonen zerbitzuak topatu ditzazkegu bilatzaile baten laguntzaz, ondoren gu bilatzen ari garena topatu ezkero, zerbitzua eskaintzen duen pertsonarekin harremanetan jarriko ginateke, bera proposatutako moduan, emailez edota telefonoz. Zerbitzua trukatzeko adostuko genuke, noiz, nola, zenbat orduren truke eta zerbitzua jaso ondoren iraupenaren araberako denbora transferentzia egingo litzateke hartzailearen kontu birtualetik eskaintzailearenera. Prozesu hau hiru pausu oso errazetan egiten da:

    1. Transferentzia egin

    2   Transferentzia onartu

    3. Transferentzia baieztatu eta baloratu ;-)

    zenbat komunitate eta pertsona daude?

    Gaur egun 60 pertsona inguru izena-emana gaude, 4 komunitate ezberdinetzan: BIKO kafetegia, Lakaxita, Landetxa auzo-elkartea eta Parlez-Vous frantses-akademia eta liburutegia.

    zein zerbitzu eskaintzen dira?

    Hiru modu ezberdinetan egin daitezke trukaketak:

    1. Bi pertsonen artean egiten direnak
    2. Pertsona batek multzo bati aldi berean eskaintzen duen tailer-kolektiboa
    3. Komunitateek kideekin dituzten eskaintza eta eskaerak
      • Zerbitzu komunitarioak egitea: dinamizazio, auzolanak, etab.
      • Komunitateko zerbitzuak erabiltzea

    Zenbait zerbitzu aipatzeagatik:

    • Etxeko konponketak
      • Elektrizitate lanak, leiho eta pertsianen konponketa, igeltzeritza eta aroztegi lanak, etab.
    • Teknologi berriak
      • ordenagailu konponketa, sistema eragile instalazioak, software formakuntza eta aholkularitza, etab.
    • Hizkuntza arloan
      • Mintza-praktika, liburu baten zuzenketa, etab.
    • Tailer-kolektiboak
      • Larrukigintza, Wordpress, astrologia, clown, Ubuntu, egurrezko brikolaia, nutrizio sokaldaritza, etab.
    • Bestelakoa
      • diseinu grafiko, kitarra klaseak, ume zaintza, lorezaintza,...
    bestelako ekimenak ezagutzen dituzue? nolakoak dira?
    • Trukaketa eredu ezberdinak
      • Denbora-banku tradizioalak, kudeaketa zentralizatuak
      • Objektuen trukaketak, moneta soziala
    • Baliabideak partekatzekoak: kotxea, etxea
    • Berrerabilpenekoak
    IRUÑAKO DENBORA-BANKUA

    Konfirmatzeko dagoen telefono deia, Iruñako alde zaharreko denbora-bankuko kideei.

    TRUKE-SAREEN INGURUKO GOGOETA
    ekonomia alternatibo baten eredua

    Argi eta garbi beste ekonomia mota bat dela baieztatu dezakegu non oreka ere mantendu behar da parte hartzaileen artean gehiegizko desberdintasunak ez izateko, hau da, sistema honetan “txiroak” eta “aberatsak” ez dira izango. Oreka mantentzeko gehiengo eta gutxiengo limiteak jarrita ditugu. (Odola)

    bizi dugun "krisi" egoeran zentzu gehiago?

    Dudarik gabe. Dirua soberan zegoen momentuan, oso erraz irekitzen genuen kartera, eta orain ordez, kontuz ibiltzen gara dirua gastatu baino lehen. Bestetik, truke-sareen bitartez, konturatzen zara zenbat gauzaz egin daitezkeen dirurik gabe. Beste ekonomi sistema mota baita, non pertsonen arteko konfiantzak dirua baino balore gehiago daukan. (Argentina / Grezia)

    horrelako ekimenek egiten duten aportazioa eraldaketa prozesuei

    Bai, horrelako ekimenekin bizilagunarekiko konfiantza berreskuratzea bilatzen da, aitzinako eran. Eta bestetik, kapitalismo krudel honen kontrako tresna oso egokia da.

    zein zailtasun egon daitezke

    Pertsonengan konfiantza berreskuratzea, indibidualismo lehiakor sakon batean sarturik gaudelako, denbora falta, komunitateen antolaketarako ardura hartzea, ..., zailtasun hauek neurri batean kulturalak dira, baina baikorrak gara, gure kulturako oinarrizko balioak tresna eta egiteko modu berriekin uztartu ditzakegula pentsatzen dugulako, modu emankor eta egonkor batean, herritarron mesedetan ;)

    moneta sozialaren egitasmoa honekin alderatuta

    Bi motatakoak bereiztuko genituzke, batetik moneta ofizialekin lotura dituztenak eta bestetik libre daudenak, azken hauen artean zenbait moneta birtualak erabiltzen dituzten web sistema ezberdinak sortu dira azkenaldian Internet sareari esker. Moneta ofizialekin lotura dituztenak, azken finean beste moneta bat dira eta menpekotasun bat izaten jarraitzen dute (adibidez €uro-arekin Europako Banku Zentralarekiko, berak ezartzen ditu diruaren balioa/kantitatea eta beste zenbait erabilera-muga), baina interesgarriak dira beraien kontrol zati bat berreskuratzerik badago, adibidez EH iparraldean erabiltzen den Euskoa-k egin duena, baina ez bada modu banatu batean egiten, oreka eta kudeaketa zaila dute, talde ofizialek soilik erabili ditzakete, eta salerosketa ereduan txertatuak badaude ez dute pertsonen arteko hartu-emanengan hainbeste eragina izango. Hala ere gure truke-sarearekin bateragarria izan daiteken tresna ezberdin bat dela uste dugu.

    Powered by MindTouch (Expired)